Alex Reyes hegalekoak Bilbao Basketen segiduko dau

Laugarren denboraldia egingo dau baltzezko gizonen taldean
Alex Reyesek 2024arte sinatu dau Bilbao Basketekin / Bilbao Basket

Alex Reyes Bilbao Basketeko hegalariak beste denboraldi batez sinatu dau. Taldean laugarren denboraldia izango da Jaume Ponsarnauk entrenautako taldean. 2020-21 denboraldian heldu zan Bilbora; orduan, Reyesek 3,8 puntu sartu eta 1,7 errebote hartu ebazan partidako, batez beste. 2021-22an, 5,2 puntu eta 2,2 errebote; eta 2022-23koan, 7,4 puntu sartu eta 3,1 errebote hartu dauz.

Gainera, pasadan otsailean, Reyesek debuta egin eban nazinoarteko jokalari lez, Espainiako selekzioan. Espainia-Italia partidua jokatu eban orduan, Caceresen, hau da, bere jaioterrian. Azkenik, Bilbao Basketek adierazo dau 6 lagunarteko partidu jokatuko dauzela udan zehar, Oportoko txapelketa errepikatuz.

Alex Mumbru Valentzia Basketen entrenatzaile lez segiduko dau

Bilbao Basketeko jokalari eta entrenatzaile ohia valentziar taldeko entrenatzailea izango da hurrengo denboraldian be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular