David Aznar, Athleticeko emakumezkoen taldeko entrenatzaile barria

Real Madrid CFren proiektua bere gain hartu eban, bere lehen entrenatzailea izanez

David Aznar (43 urte) da Athletic Clubeko entrenatzaile berria datorren denboraldirako. Talavera de la Reinan jaio zan, eta esperientzia handia dauka jokalarien prestakuntzan CD Taconekin (2018-19) emakumezkoen futbolera jauzi egin baino lehen. Real Madrid CFren proiektua bere gain hartu eban. Aznar bere lehen entrenatzailea izan zan sailaren historian.

Toledoko teknikariak Real Madrid, Atletico Madrid, Leganes, Alcorcon, Rayo Majadahonda eta Getafe taldeetan egin dau lan, eta Juan Eduardo Esnaiderren talde teknikoan lehen taldeko laguntzaile izan zan.

BARRIKUNTZAK EMAKUMEZKOEN TALDEAN

Emakumezkoen taldearekin segiduz, Marta Unzuek, Berriozarreko erdilariak, urtebetez luzatu dau bere kontratua. Horrela, seigarren denboraldia beteko dau zuri-gorri gisa, eta 120 partida jokatu ostean. Berriozarko jokalaria sendatze-fasean dago, maiatzaren 14an Estadi Johan Cruyffen izandako eskuin belauneko lesinoaren ondoren. Ilusioaz gainezka dagoela adierazi dau futbolari beteranoak.

Amaia Peña atezainak berriz bi urte, 2025arte berritu dau kontratua. Portugaletekoak bederatzi partida jokatu dauz zuri-gorrien atean, horietako hiru azken denboraldian. Amaia Peña Pauldarrak taldean hezi zan eta 2014an Athletic Clubek beheko mailetan jokatzeko fitxatu eban. 2015ean Europako txapeldun izendatu zen 17 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin. Ondoren, lau denboraldi egin zituen Pittsburgheko (AEB) Pitt Panthers taldean, bere ikasketak egiten ebazan bitartean. 2020an itzuli zan Lezamara eta hurrengo denboraldian SD Eibarrera joan zan utzita, non maila gorenean be jokatu eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular