Hamazazpigarren Kalez Kale bihartik domekara Iurretan

Bost emonaldi eskeiniko dira Iurretako leku desbardinetan
Maite Guevara / maiteguevaraartist.com

Hamazazpigarren Kalez Kale jaialdia egingo da bihartik domekara bitartean Iurretan. Kale antzerkia izango da nagusi hiru egunetan. Bihar eta etzi, emonaldi bi izango dira eta domekan bat. Iñaki Totorikaguena jarduneko Iurretako alkateak esan deuskunez, erreferente bihurtu dan jaialdia da Kalez Kale. Gogoratu Euskal Herriko konpainiak direla protagonista. Aurten, lehen saioa San Miguel plazan izango da eta gainontzekoak Askondon. La Banda Teatro Circo” emonaldia eskeiniko dau bihar hasteko Kimera taldeak. Honakoa izango da San Miguel plazan. Arratsaldeko seiretan hasiko da. Ostean Mute taldearen txandea izango da Askondon. “Orain bi” eskeiniko dabe honeek zazpi ta erdietan.

Maite Guevara zapatuan

Zapatura begira, Double Bill konpainiak “Two Much” eskeiniko dau seiretan eta ostean Maite Guevara arituko da. Kalez Kale antolatzen dabenek, aspalditik ekarri nahi izan dabena. Euskal Herrian ari dan emakume klown bakarrenetarikoa da Maite. Bere emonaldia zazpi ta erdietan izango da Askondon. Leku berean, amaitzeko, domekan, Eriz Magoaren “Auskalo” ikuskizuna izango da Askondon ordubat eta erdietan. Euririk egin ezkero, Askondon dagoan karpan eskeiniko dira emonaldiak. Doakoak dira guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular