Korrontzik disko barria dakar

"Oilarrak oiloari" kantuaren aurrerapena entzungai dagoeneko

2024an KORRONTZIk 20 urte beteko dauz, eta data esanguratsu hori ospatzeko, udagoienean aurkeztuko dauen lan barria ekoizten dabil taldea buru-belarri: KORRONTZI “20 urte – 20 abesti – 20 kolaboratzaile”. Korrontziren 12. diskoa izango danaren barri emon euskun Agus Barandiaranek pasa dan astean Lau Haizetara saioan.

Asmo handiko proiektu honen ekoizlea Luis Peixoto portugaldarra da. Baina bitartean eta udea alaitze aldera, diskoan joango dan lehen kantua aurkeztu dabe: “Oilarrak oiloari”. Kantu barri honetan, gonbidatuak BIHOTX txalapartari bikote gaztea dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular