Makailau “Tourtilla”, Eneko Atxak Tourrerako sortutako pintxoa

Aurkezpen-bideoa eta errezetaren tutoriala Euskadiko ostalari guztien eskura dago
Eneko Atxak sortutako bideoa / Bizkaia Irratia

Euskaditik Tour de France 2023ren irteerako ekitaldi handiaren baitan, Euskadiko hiru Ostalaritza Elkarteek, Erakundeek eta Grand Départ Pays Basqueko antolatzaileek bakailao ‘TOURtilla’ aurkeztu dabe, Eneko Atxak hitzordu berezi honetarako bereziki sortutako pintxoa.

Aurkezpen-bideoa eta errezetaren tutoriala Euskadiko ostalari guztien eskura jarriko dira Grand Départ Pays Basqueko webgune ofizialean eta ostalaritzako hiru alkarteetako edozeinetan. Horrela, errezeta errepikatu ahalko dabe eta jendeak bere establezimenduetan dastatu ahal izango dau. Makailao ‘TOURtilla’ eskaintzera animetan diran establezimenduek “Dastatu hamen TOURreko pintxoa” kartel identifikatzailea erakutsiko dabe establezimenduen kanpoaldean.

Ahogozagarria Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolan erakutsi dabe, eta bideo baten bidez, sukaldariak berak errezetaren xehetasunak eta miniatura goxo honen elaborazinoa azaldu dauz. Kasualidadez, Eneko Atxa Amorebieta-Etxanokoa da, Frantziako hirugarren etapea abiatzen dan udalerrikoa. Sukaldariak berak adierazi dauen lez, “erronkak asko gustetan jakuzanez eta uztail honetan oso garrantzitsua dan bat daukagunez, sukaldariak eta ostalariak bere prest gagoz une handi honetan parte hartzeko”. “Ideia bi pasinotatik sortzen da. Txirrindularitzatik, hemen oso errotuta dagoan zerbait baita geuretzat, eta gastronomiatik, pintxoetatik kasu honetan, errotze eta erakarpen ahalmen hori be dabelako. Hortik sortu zan makailaoa, bertako barazkiak, baserriko arrautzak… erabiliz ‘TOURtilla’ bat egiteko ideia. Horrela, kolektibo polit hau osatzen dogun kide guztiok geure kolorea emongo deutsagu marea hori handiari”, azaldu du Azurmendi jatetxeko jaubeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00