Athleticek eta Raul Garciak akordioa lortu dabe bagilaren 30ean amaitzen zan kontratua denporaldi batez luzatzeko. Nafarrak bederatzigarren denporaldia jokatuko dau lehoi legez eta bere erregistro bikainak hobetu ahal izango dauz: 338 partidu eta 83 gol, momentuz. Azken zifra horrek zuri-gorrien historiako 25garren goleatzaile nagusien artean kokatzen dau Zizurko aurrelaria.
Raul Garcia klasiko bat da LaLigan. Izan be, partida gehien jokatu dauan hirugarren futbolaria da egun, 589 neurketagaz. Denporaldi honetan, Andoni Zubizarretak eta Joaquin Sanchezek (622) osatutako bikotea gainditu ahal izango dau. Athleticen jokatu dauz maila bere ibilbideko partidu gehienak.
Zuzendaritza Batzordeak kontratu barrietarako ezarritako ildoari jarraiki, Raul Garciaren lotura helburuen araberako osagai aldakorra daukan soldata-egitura dauka.