Athleticek garaipenaren bidera itzuli gura dau

Vivian, Galarreta, Sancet eta Yuri baja dira lesinoengaitik eta ez dira deialdian sartu

Athleticek Getaferen aurka jokatuko dau Alfonso Perez Coliseumean barikuan 21:00etatik aurrera. Zuri-gorriek eta madrildarrek 18 partidu ofizial jokatu dabez: 10 bardinketa, 3 garaipen eta 5 porrot Athleticentzat. 15 puntuko aldea dago talde bien artean: 58 puntu daukiez lehoiak eta 5 postuan dagoz, eta José Bordalásen taldea hamargarren postuan dago 43 punturekin.

Vivian, Galarreta, Sancet eta Yuri baja dira lesinoengaitik. Bordalasen taldeak azken bost partiduetatik bakarra galdu dau. Datorren denboraldian Conferencen egoteko lehian arituko diran zazpigarren postutik sei puntura dago Getafe. Bestalde, Athleticek bost jardunaldi daroaz irabazi barik eta 7 urte daroaz Alfonso Perez Coliseumean irabazi barik. Gil Manzano epaileak zuzenduko dau partidua, eta Muñiz Ruiz VAR lanetan ibiliko da.

“Hurrengo partiduak irabaztera joan gura dogu”

“Gure asmoa beti izan da laugarren postu hori eskuratzea. Athletic Europan izango da datorren urtean, ziur, hori da gertatuko dana, baina hurrengo partiduak irabaztera joan nahi dogu, aho zapore ona izan eta laugarren postua lortzen saiatu, atzetik datozenakaz amore emon barik. Biharkoa irabazi behar dogu eta gainerakoak ikusiko doguz. Muga-mugan egoteko eta irabazi beharra dogula sentitu behar dogu”.

Aurkariari jagokonez, Valverdek talde “deserosoa” dala esan dau: “Talde deserosoa da, lehen minututik azkenera estutzen zaituena, dueluetan indartsua eta asko behartzen zaituena. Ez dau inoiz amore emoten, eta ausarta da, zure bila doan horreetakoa. Garaipenarekin topo egin nahi dogu barriro, lau partidu irabazi barik egon ostean”.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Adu Ares, Prados, Unai G., Jauregizar eta Hugo Rincón.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular