Tourreko zaleen topagune nagusia Bilboko Areatzan egongo da

Frantziako Tourreko taldeen aurkezpen ofiziala hilaren 29an egingo da
Frantziako Tourra / Bizkaia Irratia

13 egun baino ez dira falta txirrindularitzako gertaerea garrantzitsuenetako bat hasteko. Aurretik, bagilaren 29an, 22 taldeen aurkezpena egingo da Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko tartean. Ekitaldi honetan Frantziako Tourrean gitxienez behin parte hartu daben euskal txirrindulari guztiak omenduko dira. Ekitaldia 18:30etatik 20:00etara izango da, baina 17: 00etatik aurrera hainbat jardueraz gozau ahal izango da. Aurkezpen ofiziala amaitu ondoren, Tour aurreko giroagaz jarraituko da 22:00ak arte. Arratsalde osoan zehar giro onak eta musikak presentzia handia izango dabe, besteak beste, Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai eta Neomak taldeen emonaldiekin.

Egun horreetan be, zaleentzako Fan Park-a inaugurauko da Areatzan. Gune honetan animazinoak, opariak, tirolina erraldoi bat, bizikleta erakusketea edo euskal dantzez gozau ahal izango da, besteak beste. Gainera, aitatzekoak dira Bilboko Bizitour, bizikleta familian bizitzeko jardunaldi ludiko eta jai girokoa edo Bizkaia Aretoan egingo diran hitzaldi jardunaldiak.

Mogikortasuna

Programazinoaren aurkezpenean, Bingen Zupiriak, Kultura Sailburuak, Euskaditik igaroten diran 2023ko Frantziako Tourraren hiru etapetan oinezkoen eta ibilgailuen mobikortasunean izango diran murrizketa handiak gogorarazoteko aprobetxau dau. Baita herritarrei mogikortasuna garaiz planifiketako eskatzeko be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular