Amorebietak Javi Eraso fitxatu dau

Athleticeko erdilari ohiak urte bateko kontratua sinatu dau
Javi Eraso fitxaketa barria / SD Amorebieta

Amorebietak Javi Eraso, Athleticeko erdilari ohia fitxatu dabe hurrengo denporaldirako. Osasuna eta Athletic Clubeko harrobietan hezi ondoren, CD Leganesera joan zan 2013ko udan, Bilbao Athleticen bere etapea amaitu ostean. Talde madrildarragaz Bigarren Mailara igotea lortu eban bere lehen denporaldian eta bigarrenean ligako 39 neurketa jokatu ebazan zidarrezko kategorian.

Leganesen egindako lan onak Athleticera itzultzeko balio izan eutson, 2015-16 eta 2016-17 kanpainetan lehen taldean aritzeko. Bere bi urteko etapa lehoi lez amaitu ondoren Leganesera itzuli zan eta beste bost denboraldi jokatu ebazan bertan: hiru Lehen Mailan eta bi Bigarren Mailan. Joan dan udan esperientzia berri bati ekin eutson Zipren. Akritas Chlorakasen egin eban kanpaina bakarrean 36 lehia ofizial jokatu ebazan, 6 gol sartuz eta 2 asistentzia emanez.

Bestalde SD Amorebietak aurredenporaldiko lehen bi partiduetako sarrerak doan eskeini deutsez zaleei, eta talde zornotzarrak kamiseta barriak aurkeztu dauz. Lehenengoak urdin tipikoa erakusten dau beso baltzekin, eta bigarrena berde fosforitoz eginda dago, beso baltzekin be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular