Athletic Clubek izena eman dau Premier League International Cupen, Ingalaterran jokatzen dan 23 urtez azpiko txapelketean, eta lehen taldearen atarian dagozan futbolari gazteen esperientzia eta heziketea osatzeko aukerea emango dau. Taldearen zatirik handiena Bilbao Athletic izango da, baina beste talde batzuetako kide diran adin bereko jokalariak erabil daitezke be.
Txapelketea irailean hasiko da eta Athleticek lau partidu dauzka bermatuta Premierreko kluben aurka. Multzoen fase batean hasiko da Crystal Palace (irailak 27), Everton (azaroak 1), Fulham (abenduak 20) eta Liverpoolen (urtarrilak 24) aurka.
Valencia da txapelketean izena emon dauan LaLiga EA Sportseko beste taldea. Bertan PSV, Feyenoord, Celtic, Niza, Monaco, Lyoneko Olimpique, Benfica, Pragako Sparta, Hertha Berlin eta Dinamo Zagreb bezalako taldeak dagoz.