Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak Silverstonen arituko dira

Formula Student Bizkaia proiektua mundu osoko 100 unibertsitate baino gehiagoren aurka lehiatuko da
Formula Student proiektua / UPV-EHU

Formula Student Bizkaia proiektua azken ikasturte honetan gogotsu lanean aritu da Bilboko Ingeniaritza Eskolako 60 ikasle eta 3 irakaslek osatutako taldeak aurrekaririk bako bi ingeniaritza-erronka lortzeko. Alde batetik, FSB2023ren diseinua eta eraikuntzea. Azken belaunaldiko jarleku elektriko bat da FSB2023, trakzino osoa daukana. 100 kilometro orduko abiadurea 3 segundoko tartean hartu leike eta lasterketaren 22 itzuliak egin ahal dauz, erritmo bizian.

Proiektuko ikasleek, irakasleen tutoretzapean, ikasturte osoan lan egin dabe beste herrialde batzuetako unibertsidaderik onenek garatutako ereduen aurka borrokatzeko gai diran bi prototipo horreek amaitzeko. Hala, FSB2023 prototipo elektrikoak trakzino-sistema barri bat dauka, gurpil bakotxean integrautako lau motor elektrikok osatua. Ingeniaritza-erronkea horri aurre egiteko, ikasleek eurek diseinautako software baten bidez optimizautako bateria-sorta bat jarri behar izan dabe eta horri esker, 110 zp-ko potentzia 228 kg-ko pisuan garatzera heldu dira.

Ibilgailuaren egonkortasuna bermatzeko, ikasleek esekidura banandu barri bat eta pack aerodinamiko barri bat diseinau dabez, ibilgailuari edozein baldintzatan heltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular