Britainiako Openean Jon Rahmek bigarren postua lortu dau

Parraren azpitik 7 kolpera amaitu dau txapelketea
Jon Rahm Britainiako Openean / Europa Press

Brian Harman golflari estatubatuarra Britainiar Irekiko txapeldun izendatu da domeka honetan, azken jardunaldian Royal Liverpool Golf Cluben lortutako koltxoi ona nagusitasunez defendatuta.

Harmanek bere laugarren garaipen profesionala eta lehen ‘Grand Slam’ a lortu ebazan, bigarren jardunaldian bere lidergo lasaiarekin lortutako ezustekoa berretsiz. Amerikarrak 65 kolpeko txartela sinatu eban barikuan, baina munduko jokalaririk onenetako baten presinoari eutsi behar izan eutson, besteak beste, zapatuan Hoylakeren marka hobetu eban Rahm bat, 63ko emaitzarekin.

Euskaldunak, Mastersaren gailurrarekin lau titulu irabazi ebazanean denporaldi hasierea ikusgarria gogoratuz, berriro sufritu eban domeka honetan Merseysideko ibilbide mitikoan, egun osoko erauntsiaren erdian. Euri jasak ez eutson lidertzari ezkutuko erasorik egin, eta Harman ondo defendatu zan, baita aurkitu ebazan zuloei kalitatez erantzun be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00