Erkiagak denporaldiko lehen partidua galdu eban atzo Iparralden

Master 1 Internazionaleko finalerdiak hurrengo martitzenean amaituko dira Olharan-Lopez Goikoetxea-Lekerikarekin
Arbe eta Lekerika / Jai Alai World Tour

Erkiagak denporaldiko lehen partidua galdu eban atzo Iparralden, Donibane Lohitzunen, Portetekin Laduche-Minviellen aurka 9-15 eta 12-15ko emaitzekin. Master 1 Internazionaleko finalerdiak hurrengo martitzenean amaituko dira Olharan-Lopez Goikoetxea-Lekerikarekin.

Beraz zapatuan ARBE-LEKERIKA eta ERKIAGA-IBARLUZEA bikoteen arteko finalerdi bikaina izango dogu, arratsaldeko 19:00tan hasiko dan jaialdian. Lehen partiduan Martin Ormaetxea Celaya markinar gazteak jokatuko dau. 18 urte dauzka Martinek eta Zabalarekin jokatuko dau, Urko Lekerika eta Ruben Bailo nafarraren aurka.

Sekulako albistea. Unai Lekerikak jokatu ahal izango dau Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdia.

Partidua zapatuko 19:00tan izango da, Urko-Bailo Martin-Zabalaren aurka zabalduko dabe, Arbe-Lekerika Erkiaga-Ibarluzea finalerdi handiagaz amaituz.

Unai Lekerikabeaskoa pilotariak Markina-Xemeingo Unian jokatuko dau zapatu honetan. Atzo Gernikan egin eban entsegua berak bakarrik eta gaur partidu-entrenamendua jokatu dau, Urko Lekerika, Arbe eta Ibarluzearekin. “Minik ez daukat eta sentsazio onak daukadaz. Zapaturako prest nago” esan eban gernikarrak.

Unai Lekerika ekainaren 16an lesionatu zan Goikoetxea eta Atainen aurkako ligaxkako partiduan. Zentimetro bateko zuntz haustura egin eban besoan eta hiru asteko atsedenaren ondoren kantxara itzuliko da berriz. Egutegi bete betea dauka aurretik eta partida garrantzitsuak: zapatuan Markina-Xemeingo finalerdia, astelehenean Biarritzeko Masterreko finalerdia, martitzenean Donibane-Lohitzunekoa eta azken partidu hau irabazten badau, eguen horretan Campos Berriko lehen finala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular