Sindikatuek Elorrioko langilearen heriotzea salatu dabe Foruen Jauregiaren aurrean

LAB-ESK-STEILAS-EHNE-HIRU intersindikalak alkarretaratzea egin dau
Bizkaiko Foruen Jauregiko alkarganatzea LAB intersindikalaren eskutik / Bizkaia Irratia

LAB-ESK-STEILAS-EHNE-HIRU intersindikalak alkarretaratzea egin eban atzo goizean Foru Jauregiaren aurrean, Elorrion langile baten azken heriotza salatzeko.

LAB sindikatuak salatu dau 54 urteko langile bat hil dala irailaren 5ean Elorrion izandako lan-istripu baten ondorioz. Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazo dauenez, zuhaitz batek buruan jo eban langilea, baso-eremu batean lanean egoala. Biktimak Explotación Forestal Zaldupe enpresan egiten eban lan.

Ibon Zubieta LABeko bazkideak argitu deuskunez, LABi oso egoera larria iruditzen jako. Eusko Jaurlaritzak heriotz honen aurrean adierazpen ofizialik egin ez izana salatu dabe.

Hildakoaren senideei eta lankideei alkartasuna adierazo ostean, LABek salatu dau heriotza horregaz gitxienez 36 langile hil dirala aurton lan-istripuz, eta “bederatzi eguneko epean guztira lau langile hil dirala beren lanpostuan”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular