Euskadiko biztanleen %15ak frutea udan baino ez dau jaten

Hamar herritarretik zazpik frutea egunero jaten dau
Udako frutea / Bizkaia Irratia

Bruñó Estudios enpresak egindako ikerketa baten arabera euskal herritarrek frutearen kontsumoaz gero eta kontzientzia handiagoa dabe.  Biztanleek egunerokoan jaten dabenari orain dala bost urte baino garrantzia handiagoa emoten deutse, kezka hori 9 puntutan hazi da. Ikerketan parte hartu dabenek  dinoe frutea batez be udabarrian eta udan hartzen dabela. Udako fruten eskaintzea oparoa da: okaranak, melokotoiak, gerizak, meloiak, bananak…  badago non aukeratu eta hidratazinorako be balekoak izaten dira.

Bruñó Estudios-etik egindako ikerketaren arabera Euskadiko herritarren %74k astean behin kirolen bat egiten dau. Estadistika hau estadu mailako bataz bestekoaren (%66) ganetik dago. Era berean euskal herritarren erdiak ia, astean birritan edo hirutan ariketa fisikoren bat egiten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular