Euskal Selekzinoak Portugal menperatu dau belar hockeyan

3 garaipen eta bardinketa bat lortu eben jokalariek pasadan asteburuan
Belar Hockeyko emakumezkoen Euskal Selekzioa / Euskal Kirol Federazioen Batasuna

Belar-hockeyko Basque International Country Cup txapelketearen lehen jardunaldia izan zan zapatuan Donostiako Bera Beraren instalazioetan. Zapatuan, emakumezkoetan, Euskal Selekzinoak 3-0 irabazi deutso Portugalgo taldeari; gizonezkoetan, barriz, bina goleko bardinketea lortu dau partidu orekatu batean.

Domekan, Euskal Selekzinoak Jolasetan (Getxo) jokatu diran norgehiagoketan bi partidu irabazi dauz. Neskek 6-0 irabazi deutse Portugalgo taldeari. Askoz bere parekatuagoa izan da gizonezkoen selekzioen arteko partida, bana amaitu baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular