Patin Gaineko Hockeyko Euskal Selekzinoa Asiako Macao hirira itzuliko da aste honetan, duela urte batzuk lortutako titulua berresteko asmoz. Nazinoarteko txapelketea garagarrilaren 28, 29 eta 30ean jokatuko da, Macaon (Txina). India, Japonia, China Taipéi, Zelanda Barria eta Euskal Selekzioaren parte-hartzearekin. Macao da euskal selekzioaren helmuga, Txinako hegoaldeko kostaldean dagoan Macao Patinaje Federazinoaren 40. urteurrenaren ospakizunetan.
Euskal Selekzioak bariku goizean Zelanda Berriaren aurka eta arratsaldean Taipei Txinako talde baten aurka jokatuko dau. Espedizino ofiziala Adrian Basartek, Mikel Garciak (atezainak), Markel Muñozek, Aitor Seoanek, Danel Harok, Ander Mugaburuk, Peru Monasteriok, Aitor Abrisquetak, Oscar San Martinek eta Lander Casadok osatzen dabe. David Carrascal eta Roman Garcia dira Euskal Selekzioko entrenatzaileak. Javier Canales López (Euskadiko Patinaje Federazioko presidentea) eta Iñigo Vallejo (Patin Hockey Batzordeko zuzendaria) be Macaon izango dira.