Sestaoko Banderea aurkeztu dabe udaletxean

Zapatuan izango dogu zuzenean Bizkaia Irratian
Sestaoko banderearen aurkezpena udaletxean / Bizkaia Irratia

Asteburuan Sestao eta Castroko bandereak emongo doguz zuzenean Bizkaia Irratian. Gaur Sestaoko banderearen aurkezpena izan da goizeko 11:00tan Sestaoko udaletxean. Hantxe egon dira emakumezkoen taldeko arraunlariak, Sestaoko alkatea eta Kaiku presidentea.

Castroko banderea be aurkeztu dabe Kantabrian. Domekan izango da, Kantabriako uretan jokatuko dan Eusko Label Ligako jardunaldi bakarra.

Domekako jardunaldia 12: 15ean hasiko da, urteerean dagozan lehen lau traineruekin. Hain zuzen be, zapatuan Sestaon jokatuko dan estropadan datu txarrenak lortuko dabezan lau traineruak izango dira. 12: 44an hurrengo lau traineruak aterako dira, eta 13: 13an aurreko jardunaldiko lau traineru onenak hasiko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular