Sute bat itzali dabe Muskizko Petronor lantegian, kalte pertsonalik eragin gabe

Goizeko seiretan izan da
Muskizko Petronor lantegia / Europa Press

Sute bat itzali dabe gaur goizean Petronorrek Muskizen daukan lantegian, kalte pertsonalik eragin gabe, eta enpresaren baliabide propioek kontrolatu dabe, konpainiako eta Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dabenez.

Gertakariak gaur goizeko seiak aldera izan dira, Findegi-1 eremuan sua piztu danean. Hori dala eta, enpresak segurtasun-protokoloak aktibatu dauz.

Findegiko iturriek adierazi dabenez, sutea baliabide propioekin kontrolatu dabe eta ez da inolako kalte pertsonalik izan. Konpainiak gaineratu dauanez, une honetan gertatutakoa ikertzen ari dira, jatorria zein dan jakiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular