Amaia Aldaik emakumezkoen esku pelotaren mugarri barri bat jarri dau Boisen

Finala Olatz Arrizabalagari irabazi deutso 22-19
Emakumezkoen txapelketako espedizioa Boisen / Emakume Master Cup

Emakumezkoetan,  Amaia Aldaik emakumezkoen esku pelotaren mugarri barri bat jarri dau Boisen, final eder batean Olatz Arrizabalagari 22-19 gailenduta, Estatu Batuetan jokoan jarri dan lehen txapela Boisen jantzita.

Dimakoak izango dau Nazinoarteko Basque Country Txapelketearen palmaresa estreinatzeko ohorea, baina lortutakoa garaipen kolektibo handi bat izan dala esan genezake. Boiseko euskal komunitatea sekula emakumezkoen esku pelota partidu bat bertatik bertara ikusi gabea zan eta berriz be frontoira joateko gogoz geratu dira.

Bertako pelotaleku txikia goraino bete daben pelotazaleek zutik jarrita agurtu dabez bi pelotariak finala amaituta, egindako lan bikainaren ordain gisa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00