Ane Santestebanek LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazinoarekin lotu dau bere ibilpide profesionala

3 urtez sinatu dau talde euskaldunarekin
Ane Santesteban txirrindularia / Euskaltel Euskadi

Ane Santestebanek LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazinoarekin lotu dau bere ibilpide profesionala eta datozen hiru urteetan, 2024an, 2025ean eta 2026an, etxeko taldean korriduko dau. Euskal txirrindularitzaren gaur egungo erreferentea eta nazinoarteko txirrindulari onenetakoa, taldeko liderra izango da. Holan maila gorenean lehiatu nahi daben euskal emakume kirolari guztiek begiratzeko ispilu izan nahi dau taldeak.

Santestebanen fitxaketak euskal taldearen anbizinoa berretsi dau, hain zuzen be mundu pelotoian erreferentzia izateko eta datorren urtetik aurrera egutegiko lasterketa onenetan egoteko anbizinoa, horretarako tropeleko euskal txirrindulari onenetako baten aldeko apustua eginez. Gipuzkoako txirrindulariak zortzigarren postua lortu dau Frantziako Tourrean eta hamargarrena Giroan, eta, holan, egituran palmares onena daukan txirrindularia da. Taldeari bultzada nabarmena emongo deutso nazinoarteko panorameari jagokonez, eta bertan profesional lez hazten jarraitu ahal izatea eta bere ibilpidea mailarik gorenean finkatzea itxaroten dau.

Hiru denporaldirako konpromisoa hartu dau, 2024., 2025. eta 2026. urteetarako. Era horretan proiektuaren oraingo zein etorkizunerako apustua eta anbizinoa berretsi dira. Santestebanek betebehar erabakigarria izango dau kirol proiektuan, eta taldeko erreferentzia eta lider bihurtuko da; hala, nazinoarte mailan nagusitu nahi daben euskal emakume kirolari gazteentzat erreferentziazko proiektu izan nahi dau LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazinoa taldeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular