Athleticek ez dau garaipenea aurkitu beste partidu batez, Eibarren aurka

Lehoien bigarren unitateak jokatu eban bereziki, non Javier Martonek beste gol bat eskuratu eban
Javier Marton golegilea Sestaon / Athletic Club

Athleticek 1-1 bardindu eban Eibarren aurka Sestaon, Las Llanasen. Taldearen bigarren unitatea bereziki jokatu eban, Oihan Sancetek aurredenporaldiko lehen minutuak jokatu ebazan eta Marton izan zan golegilea, beste egun batez. Armaginen gola Mario Soriano, Deporretik lagatuta dagoen erdilariak lortu eban.

Athleticek ez dau defentza-sendotasuna aurkitzen aurredenporaldian. Jokatu dauzan partidu guztietatik bakarra irabazi dau, Mexikon Necaxaren aurka 0-2. Egia da taldeak lesino asko daukazala, Valverderen berbetan, baina jokua ez da iraunkorra partiduan zehar.

Puntu positiboa gazteen eta aurpegi barrien papera da. Hugo Rincon eta Imanolen minutuak taldearen hutsune larri bat betetzeko balio dabela iruditzen dau, defentsaren bi hegalak hain zuzen be. Imanolek, gainera, atzoko partiduan erdiraketa bikain bat egin eban Martonek gola eskuratzeko. Marton da aurredenporaldiko albiste onena. Realetik etorri dan aurrelari nafarrak 4 gol sartu dauz jadanik, 2 Necaxaren aurka, 1 Bilbao Athleticen aurka eta 1 atzo, Eibarren aurka. Berez badirudi klubak lagatu nahi dauala bigarren mailara, baina argi eta garbi dago jokalari honek gola daukala, Athleticek bai ala bai behar dauan aspektua.

Beste puntu positibo bat atzoko partidatik Beñat Prados izan zan, nahiz eta atzelari lez jokatu Txingurriren probekin (gogoratu oraindik atzelari baten bila dagoela klubak, bai Lezaman Peru eta Beñatekin, bai kanpoan beharbada Laportekin), Pradosek erakutsi dau maila daukala eta baloiari tratu berezi emoten deutsola, batez be atzetik ateretako, Athleticen falta dan perfila erakutsiz.

Azpimarratzeko azken puntu lez, Julen Agirrezabalak geldiketa bikain pare bat egin ebazan Eibarreko aurrelarien aurka.

Lehoien hurrengo partidua domekan izango da Dublinen, Manchester Uniteden aurka. Aurredenporaldiko azken azterketea izango da, maila gorenekoa gainera.

IRTEERAK EGONGO DIRA

Partidu ostean, Txingurrik Vencedorren lagapena Eibarrera konfirmatu eban, eta Morcillo eta Serranorentzat atea zabalik dagoela argitu eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular