“BBK artearen ibilbidea” ekimenak 36 irudi dakarz Bizkaitik Mundakara

Hogeita hamar bat margolanek, hiru kartelek, bi argazkik eta collage batek osotuten dabe programea
BBK artearen ibilbidea erakusketea Mundakan / Mundakako Udala

Mundakak BBK Artearen Ibilbidea hartuko dau. Programa hau Arte Eder Museoaren eta BBKren eskutik dator, artearen historiako hainbat unetan Bizkaiaren irudia erakusteko helburuarekin.

Proiektu hau maiatzean hasi zan Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritatik igaro ondoren, Mundakan jarraitzen dau bere ibilbidea. Erakusketea hau Talaian egongo da ikusgai abuztuaren 7ra arte. Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografia jasotzen dabe, landa-enklabeetatik, Kantauriko kostaldetik eta bertako portuetatik (Plentziarekin edo Elantxoberekin batera), Durango, Balmaseda, Zeanuri, Gernika, Busturialdea edo Urdaibai bezalako udalerri eta eskualdeetako hiri- eta industria-paisaietaraino (Bilbo, Erandio edo meatze-herriak).

Hogeita hamar bat artistak egindako 36 lanek osatzen dabe erakusketea. Horietatik 30 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat dira. Horrela, “Miradas a Vizcaya” lanak lurraldearen “erretratu” bat marrazten dau adierazpen artistikoen bidez (30 pintura, hiru kartel, bi argazki eta collage bat), kronologia zabal batean zehar, XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehen hamarkadara arte.

Era berean, giza presentziak, paisaiak, Unamunoren berbetan, paisaiarekin bat egiten dau Bizkaiaren idiosinkrasia irudikatzen daben jardueretan: itsasoko jendearen lana, baserritar eta langileena, prozesinoak eta mistizismoa, erromeria eta estropadetako aisialdia, bolo-jokoa eta bertsolaritza… kultura eta historia. Friso handi bat, Luis Pareten eszena idealizatuetatik hasi eta Agustin Ibarrolaren salaketea politikoraino doana.

Horretarako -eta BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker-, Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzinoak eskaintzen dauz espazio publikoetan. Horretarako, datozen hilabeteetan (azarora arte) Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntza izango dau. Udalerri horiek topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean hartuko dabe ekimena astebetez: Bilbo, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta, Iurreta, Garai eta Durango.

Erreprodukzino bakoitzarekin batera, jagokon artatze-iruzkina egiten da. Iruzkin hori QR kode baten bidez be lor daiteke, eta kode horrek museoaren webgunean dagoan multzorako sarbidea emoten dau (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00