Emakumezkoen taldeak sekulako 5-1ko garaipenea lortu eban zapatuan Racingen aurka

Partidua Gazituagan (Zamudio) jokatu zan
Jokalariek Ane Azkonaren gola ospatzen / Athletic Club

Emakumezkoen taldeak sekulako 5-1ko garaipenea lortu eban zapatuan Racingen aurka. Partidua Gazituagan (Zamudio) jokatu zan. Zurigorrien golak Yulema Corres, Nerea Nevado, Ane Azkona, Marina Artero eta Ane Elexpuruk lortu ebezan. Taldea aurpegi ezinhobea emoten ari da, bai jokuan, bai jokalari desberdinetan.

David Aznar entrenatzaile zuri-gorri gisa estreinatu zan. Gainera, Maddi Torrek barriro jantzi eban talde bilbotarraren elastikoa, eta Nanclares, Sanadri eta Garazi Facilarentzat be lehen partidua izan zan klubean.

Lehoiek Tenerifera joango dira datorren eguaztenean, eta kontzentzazino labur bat egingo dabe bertan beste bi lagunarteko jokatuz. Denporaldiaurrea sentsazino onekin eta golekin hasi barri da Liga F hasteko hilabete falta denean.

Bigarren taldeak 0-2 galdu eban zapatu goizean Eibarren aurka Lezaman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular