Gazte Auzolandegiak hasi dira Trapagaranen

Gazteek boluntariotza lanak egingo dabez Zugaztietako Meatzalde Goikoa Parkean
Trapagarango Gazte Auzolandegiak / Trapagaran Udala

Gaur hasiko dira gazteen boluntariotza eremuak (Auzolandegiak) Meatzaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Trapagarango Udalak elkarlanean egiten daben proiektua. Guztira, 20 boluntario gizarte-proiekzioko lan batean murgilduko dira. Lan horretan, Meatzalde Goikoa Parkea berregokitzen eta Bizkaian aisialdiko jarduereak egiten arituko dira.

Garagarrilaren 31tik abuztuaren 14ra bitartean, herrialdeko hainbat tokitako 20 gazte boluntariok Trapagaran bisitatuko dabe. Bi aste hauetan, koordinatzailearekin batera, goizetan landa-lanean arituko dira eta, arratsaldeetan, hainbat jarduerea egingo dabez inguruan, hala nola, risoterapia tailerrak, gynkanak, bisitak museoetara, pintxo tailerrak edo txangoak hondartzara edo mendira.

Auzolandegiak, Gazte Aukeraren eskutik, aisialdi konbentzionalari alternatiba bat bilatzeko jarduereak egitean datza, modu sortzaile eta partekatuan. Horrez gain, landa-eremuak ezagutzeko aukerea eskaintzen dabe, ohiko ibilbideetatik kanpo, eta talde-bizitzako esperientzia bat dira, hainbat jatorritako pertsonekin kulturak eta ohiturak trukatuz. Nabarmendu behar da egindako lan guztia onuragarria dala garatzen dan gizartearentzat.

Era berean, proiektu hau egitea balio jakin batzuk sustatzeko bitartekoa da; bizikidetzaren, tolerantziaren, elkartasunaren, parte-hartzearen edo kulturarteko ikaskuntzaren balioak. Miguel Angel Gomez Viar, Trapagarango alkateak, gazteek egingo daben lan handia azpimarratu dau, “lanak gazteek memoria historikoa berregokitzeko daukaten konpromisoa erakusten dau, eta elkarbizitza, errespetua eta ingurumenaren iraunkortasuna bezalako balioen ikur dira”.

Gainera, gazteek Meatzalde Goikoa Parkea berregokitzearen garrantzia nabarmendu dau. Era berean, alkateak adierazi dau proiektu honek “aurrera” egingo dauala memoriaren belaunaldi-transmisinoan, inguruko bisitariei “paisaia zoragarri” honetara hurbiltzeko aukerea emongo deutsena.

Meatzalde Goikoa Parkea

Larreineta eta Zugaztieta hiriguneen artean kokatuta dagoan eskultura-parkea da, tokiak erabat baldintzatzen dauana. Parke honek, gaur egun, artisten 18 eskultura dauzka, eta aurten aurreikusitako lau eskulturei gehituta, gure herrialdean ezaugarri horiek daukazan arte-erakusketarik handiena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular