Gernikako hiri osoa ‘Oroimen Leku’ izendatu dabe 1937an jasan eban bonbardaketagatik

Memoria Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiak onartu egin dauz hainbat euskal erakundek aurkeztutako alegazioak.
Bizkaiko Batzar-Nagusiak / Europa Press

Gernika-Lumoko hiri-eremu osoa ‘Oroimen Leku’ izendatuko dabe 1937an hiribilduak jasan eban bonbardaketeagatik eta bertako herritarren sarraskiagatik, Memoria Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiak euskal erakunde batzuek aurkeztutako alegazinoak onartu ondoren, besteak beste, Bizkaiko Batzar Nagusiek, udalerriko Udalak, Gogora Memoriaren Euskal Erakundeak eta EHUk aurkeztutakoak.

Hasierea batean, Espainiako Gobernuak Gernikako Juntetxea “Memoriaren Lekua” baino ez izendatzeko prozedurea hasi eban, apirilaren 27an Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) Memoria Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiaren erabakia argitaratuta. Erabaki horretan, Alemaniako Condor Legioak duela 86 urte Francisco Franco militar matxinoaren alde Bizkaiko udalerriko biztanleria zibilak jasan eban bonbardaketea “bereizi gabea” gogorarazten zan, “II. Errepublikako gobernu legitimoa” boteretik kentzeko ahaleginean.

Horrela, Gernikako Batzar Etxea lehen “Oroimen Leku” izendatu nahi zan, Memoria Demokratikoaren Legean oinarrituta. Arau horrek “esanahi historikoa, sinbolikoa edo oroimen kolektiboan daukaten eraginagatik” daukaten tokiak aitortu nahi dauz, “memoria demokratikoari, Espainiako herritarrek beren eskubide eta askatasunen alde egindako borrokari, emakumeen memoriari eta 1936ko garagarrileko estatu-kolpearen aurkako erresistentziaren, gerraren, diktaduraren, erbestearen eta balio demokratikoak berreskuratzeko eta sakontzeko borrokaren ondorioz herritarren aurka egindako errepresioari eta indarkeriari” lotutakoak.

Euskal erakundeek “harridura” agertu eben bere garaian, Batzar Etxea “Oroimen Leku” baino ez zalako izendatzen, eta alegazinoak aurkeztu ebezan adierazpen hori Gernika-Lumoko hiri-eremu osora zabaltzeko, biztanleria zibilaren sarraskiaren nazinoarteko sinbolo gisa. Horregatik, espedientea aldatu egin da, egindako eskaeretan oinarrituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular