Getxoko alkateak esan dau “nekatuta daudela eraso sexistekin”

"Gizartearen konpromisoa" eskatu eban atzo eguaztenean
Eraso sexistak gaitzesteko kontzentrazino isila Getxon / Europa Press

Amaia Agirre Getxoko alkateak eguazten honetan adierazi dauanez, “nekatuta” dagoz eta “gizarte osoaren laguntza eta konpromisoa behar dabe horrelakorik barriro ez gertatzeko”, Getxoko jaietan izandako eraso sexistak gaitzesteko Getxoko Bardintasun Kontseiluko ordezkariekin batera udaletxearen kanpoaldean egindako elkarretaratze isilean.

Bost minutuko elkarretaratze isilaren ostean, “festa baketsu bat” nahi dabela esan dau Agirrek. “Bakean bizitzea nahi dogu. Indarkeriarik gabeko jaiak nahi doguz, inolako indarkeriarik gabekoak. Eraso horiek irmoki gaitzetsi nahi dodaz, eta elkartasuna adierazi nahi deutsiet biktima izan diran emakumeei eta haien familiei “, gaineratu dau.

Aste honetan Erromo auzoko eta hurrengoan Portu Zaharreko jaiak garatzeko neurriak dirala eta, Agirrek esan dau prebentzinoa dala “arma bakarra” eta “armarik onena”. “Eta gizartearen konpromisoa. Polizialki esku har ahal dogu, informazino-guneak daukaguz, autobusa emakumeek aterpea izan dezaten, baina garrantzitsuena da guztion artean gaitz hori gelditzea. Gizartearen konpromisoa beharrezkoa da, gizonena eta emakumeena, ezin dugu horrela jarraitu”, amaitu dau alkateak.

Amaia Agirrek “herritar guztiak” gonbidatu dauz gaur arratsaldean, 19: 30etik aurrera, Telletxe kalean, puntu lilean, egingo dan elkarretaratzean parte hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular