Avanzada errepidea estaltzeko lanak apirilaren 17an hasiko dira Leioan

Emoitza Leioako urigune barria izango da, berdeguneakaz betetako 4.500 m2-ko azalera
Avanzada errepidearen estaltzea / BFA

BI-637 errepidea Leioa parean estaltzeko lanak apirilaren 17an hasiko dira. 65 milioiko inbersinoagaz, La Avanzada estaltzeko proiektuak gaur egungo lubakia eraldatuko dau. Lubaki horretatik milaka ibilgailu igaroten dira aiRe zabalean, 4.500 metro koadroko azalera dauen urigune barri batean, oinezkoentzako eta berdeguneetarako. Lanei buruzko informazinoa emoteko herritarren arretarako bulegoa jarriko dabe.

BFAko Azpiegituretarako diputaduak Imanol Pradalesek azpimarratu dauenez, obra horrek onura handiak ekarriko deutsoz udalerriari, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarriko dau herritarren bizi kalidadean. Horrez gain, proiektuaren konplexutasun tekniko handia azpimarratu dau, uriko eta trafikoko mikrokirurgia egitera behartuko dauelako. Hori dala eta, fase eta azpifase ugaritan banatutako obra bat egin behar da, eta lanerako ugarteak sortu behar dira. Halan da guztiz be, bi erreiak noranzko berean manteniduko dira obren aldi osoan.

Proiektua

Estaldurak  hobekuntza handia ekarriko dau inguruko bizilagunentzat kutsadura akustikoari jagokonean. Zarataren aurkako 850 metroko pantailak jarriko dira galtzadaren ertzean. Gainera, Txomin Aresti eskola, euskaltegia eta kontserbatorioa lako ekipamendu garrantzitsuaren babesa modu espezifikoan hobetzeko helburuagaz, tunelaren ahotik Bilborako noranzkoan dagoen oinezkoentzako pasabidearen ingururaino doan estalgi ez ibilgarria luzatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular