Igoera Herrikoien Liga antolatu dau Arrolape Mendi Klubak, “herrietako bolondresei, merezi daben errekonozimendua” azaltzeko “hauei esker, herrietako igoeren jarraipena bermatzen baita”. Igoera herrikoein biziraupena bermatu nahi dabe, baita “herritik sortutako eta historiadun lasterketa hauek babestea, eta ezagutaraztea” be.
Igoera Herrikoien Liga hau 5 hilabetetan zehar egingo diran lastekerta laburrek osatuko dabe, abuztutik abendurako 5 probek, hain zuzen be: Lapatzako igoera (Natxitu), Santa Eufemi (Aulesti), San Migel (Ereño), Aixerrota (Gernika) eta Kaltzadan gora (Elantxobe). Jai giroan kirola uztartzea daukate helburu antolatzaileek, ondo pasatzeko eredu gisa jarriz eta parte-hartzea bultzatu nahi dabe lehia baino gehiago, “nahiz eta lehia tonu baten aurkezten diran igoera herrikoiak, jai giroa eta parte hartzaileen arteko konplizitatea gailendu beharko dira ekitaldi guztian, hori baita igoera herrikoien xarma”, azaldu dabe.