Lointek Gernika Bizkaiak badauka egutegia Eurocup Women txapelketean

Munichen egin dan zozketean talde gernikarra D multzoa egokitu jako
Eurocup Womeneko zozketea / Lointek Gernika

Zehaztuta dago Lointek Gernika Bizkaiaren ibilpidea 2023/2024 denporaldiko Eurocup Women txapelketean. Munichen egin dan zozketean talde gernikarra D multzoa egokitu jako Lattes Montpellier, Ramat Hasharon eta MB Zegliebe Sosnowiec taldeekin batera.

Lattes Montpellier talde frantziarra izango da aurkaririk indartsuena, hirugarren sailkatu ziran iaz ligan eta Frantziako finalaurrekoak jokatu ebezan. Gainera, Eurocup Womenen Galatasarayren aurka galdu eben final-zortzirenetan. Jokalariei dagokionez, Julie Vanloo eta Kyara Linskens dira aipagarrienak eta Marie Michelle Milapie gernikarraren talde ohietako bat da. Ramat Hasharon laugarren izan zan iaz Israelgo Ligan 11 garaipen eta 7 porroteko balantzearekin. Azkenik, MB Zegliebe Sosnowiec talde poloniarra seigarren izan zan ligan 11 garaipen eta 9 porroteko balantzearekin, iaz adibidez Emakumezkoen Endesa Ligan aritutako Quin Dornstauderrek jokatu eban bertan. Jordi Aragones da taldeko entrenatzailea. Ohi legez, multzoko lehen bi sailkatuek eta zortzi hirugarren sailkaturik onenek egingo dabe aurrera kanporaketetara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular