Mikel Iturriak Euskaltel-Euskadin jarraituko dau datorren denporaldian

Bost urte beteko dauz laranjaz eta taldearen erreferentzietako bat izaten jarraituko dau
Mikel Iturria / Euskaltel Euskadi

Mikel Iturriak Euskaltel-Euskadin jarraituko dau datorren denporaldian, beraz, bost urte beteko dauz laranjaz eta taldearen erreferentzietako bat izaten jarraituko dau nazinoarteko egutegiko lasterketa garrantzitsuenetan.

Gipuzkoarrak denporaldi baterako berritu dau eta motibazinoari eutsi deutso. Aste honetan Portugalgo Itzulia hasi dau, apirilaren amaierean Asturiasko Itzulian izandako erorikotik sendatu eta Ordizian eta Donostian itzuli ondoren, 124 kilometro ihes eginda azken horretan.

Iturriak hiru denporaldi egin ebazan Euskadi Fundazinoan, 2013an eta 2014an, kontinental multzoan, eta 2015ean amateur gisa, 2020an etxera itzultzeko. Bere ibilpidean Espainiako Vueltako lau ekitalditan lehiatu da, 2021ekoak eta 2022koak Euskaltel-Euskadirekin, eta gogoratzeko da 2019ko Urdazubin lortutako garaipena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular