Jean Olharan Iparraldeko aurrelariak badauka bere lesinoaren diagnostiko zehatza. Eskuin hankako tibia-perone lotailua dauka hautsita, sei astez inmobilizatuta izango dau. Bota berezi batekin eta muleten laguntzaz ibili beharko da. Ondoren ebakuntzea aurreikusten deutsie eta 3-5 hilabete artean egongo da jokatu barik.
Winter Serieserako itzuli nahiko lukeela adierazi dau Olharanek. Denporak esango dau posible daukan ala ez.