Gutxi falta da Trapagarango jaiak heltzeko, datorren abuztuaren 30etik irailaren 3ra, publiko eta gustu guztientzako ehun jai-ekitaldi baino gehiago biltzen dauzan programa bat prestatu da.
Horrela, jaiegunetako gauetan, herriak doako eta gaueko zerbitzua izango dau, udalerriko auzo gehienetan ibiliko diran bi autobusez osatua. Horietako batek Zugaztieta izango dau helmuga, eta beste batek Zaballaraino joango da, biak hainbat auzotan geltokiak dabezanak. 23:30etik 05:00etara, Trapagarango herritarrek eskuragarri izango dabe jaietarako gaueko autobus-zerbitzua. Gainera, polizia-egurtasuneko zerbitzu indartua, gaueko botikin-zerbitzua eta anbulantzia iraunkorra izango dira.
Miguel Ángel Gómez Viar Trapagarango alkateak azaldu dauanez, “jaiegunetarako gaueko autobusaren doako zerbitzu hau martxan jartzea Trapagarango auzoetako bizilagunei zentrora hurbiltzen laguntzeko modu bat da, horrela errepidean bereziki arriskuak saihestuko dira”. Gainera, adierazi dauanez, “herriko jaiak gozatzeko modu bat da, etxera modu seguruan itzuliz”.
Gaueko autobus zerbitzua
Jaietarako gaueko autobus-zerbitzua bi autobusek osatuko dabe abuztuaren 30eko eta 31ko gauetan eta irailaren 1eko eta 2ko gauetan. Lehenengoak Avda autobus geltokitik egingo dau ibilpidea. Maiatzak 1 Larreinetaraino, Zugaztietatik geratuz. Bigarrenak gauza bera egingo dau taxien geltokitik (Avda. maiatzaren 1a) Zaballaraino. Kasu honetan, San Gabriel (ikastetxe publikoa), Salcedillo auzoa, Galindo (markesina), Elguero eta Ugarte geltokietatik igaroko da, eta lehen esan bezala, Ugarteko geltokira iritsiko da. Autobusak geltokiaren arabera abiatuko dira, puntuan edo eta erdian.