Euskal derbia zapatu honetan Reale Arenan

Nico Williams deialdian sartu da orain dala 3 aste izandako lesinoa gainditu eta gero

Athleticek denboraldiko bigarren derbia jokatuko dau zapatuan Reale Arenan zortzigarren jardunaldiaren baitan. Gil Manzano izango da 21:00etatik aurrera hasiko dan partiduko epailea. Zuri-gorriek Reale Arena bisitatuko dabe San Mamesen Getaferen aurka jokatutako partidu lehiakor eta onaren ostean. Partidua bardinketean bukatu zan (2-2), eta Athletic jardunaldi hori laugarren amaitu eban sailkapenean sentsazino oso onak transmitiduta.

Sancetek azkenean ezin izango dau Reale Arenan jokatu Getaferen aurka San Mamesen ikusi eban txartel gorriagaitik ezarritako zigorragaitik. Athleticek alegazinoak aurkeztu zituan, eta Lehiaketa Batzordeak partidu bategaz zigortu dau. Iñigo Ruiz de Galarreta eta Peru Nolaskoain lesinoengaitik ezin izango dabe jokatu, eta Unai Gomez ez da deialdian sartu ezker ipurmasaileko giharrean gainkarga eukiteagaitik. Altei jagokenez, Nico deialdira bueltau da 3 aste eta gero.

Realak Athletic hartuko dau Mestallan irabazi eta gero (0-1). Datorren martitzenean, Txapeldunen Ligako partidua daukie, bi partidu jokatu beharko dabez 4 egunetan, eta aldaketak espero dira talde txuriurdinean. 13 partidu daroaz Realak etxean galdu barik (8 garaipen eta 5 berdinketa), eta Athleticek,  2017ko martxotik ez dauala partidurik irabazi Reale Arenan, (0-2) Williams eta Raul Garciaren golakaz. Urte horretatik aurrera, 4 porrot eta bi bardinketea lortu dauz Ernesto Valverderen taldeak.

“Lehiaketako derbirik onena da”

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini dau zapatu honetako partiduaren atarian. Athleticek urte batzuk daroaz Donostiatik hiru puntuak ekarri barik, eta entrenatzaileak badaki Aguacilen taldeak gaur egun daukan maila: “Reala Txapeldunen Liga jokatzen ari bada, zerbaitegaitik da, eta neurketea latzagoetan garaipenak atarateko ofizioa be badau. Orain bardinduta gagoz, baina inoz ez dago faborito argirik, lehiakortasun-puntu bat gehigarri bat dagoalako, beti osasuntsua, eta horrek ezbardintasunak ez igertzea eragiten dau”.

Derbia beti da berezia, baina entrenatzaileak  “derbirik onena” dala esan dau: “Partidu motibagarria da, polita eta jokatu gura doguna, niretzat, LaLigako derbirik onena da. Mundu guztia dago ondoan eta gozatu egiten dau bere taldekoak animetan. Giro aparta egongo da beti lez». Partiduaren azken ordukoa 20:30etatik aurrera Jokoan saioan Bizkaia Irratian.

DEIALDIA

Athletic Club: Unai Simón, Julen Agirrezabala, Óscar de Marcos, Iñigo Lekue, Yeray Álvarez, Dani Vivian, Aitor Paredes, Yuri Berchiche, Imanol García de Albéniz, Beñat Prados, Mikel Vesga, Ander Herrera, Dani García, Iker Muniain, Nico Williams, Álex Berenguer, Iñaki Williams, Adu Ares, Gorka Guruzeta, Raúl García y Asier Villalibre.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular