Gaur, eguenez, beroa arintzen hasiko da, baina halan da be, barrualdeko hainbat lekutan 35 gradutik gora ibiliko dira, hego-ekialdeko haizeagaz. Kostaldean maximoak 30 ºC-tik gora geldituko dira, baina eguerdi inguruan ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, Bizkaitik hasita, eta freskotu egingo dau. Arratsaldeak aurrera egin ahala haizea barrualdera sartzen joango da. Egunaren bigarren partean hodeitzea be ugaritu egingo da eta ekaitzak joteko aukerea handitu egingo da; leku batzuetan zaparrada mardulak bota leikez, txingorra eta haize-bolada gogorrekin batera. Eguneko tenperatura minimoak gabaz izango dira.
Itsasoaren egoerea
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz; goizaldean mendebal/ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta goizean hego-osagaikoa. Erdialdeko orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da, 3-4ko indarragaz eta 5eko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau, arratsaldean itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi baino olatu txikiagoak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan leitekez.