Jagoba Arrasateren Osasuna Conference Leaguetik kanpo gelditu da

Brujasen aurka 2-2 bardindu dau playoffeko bigarren partidua, lehenengokoa galdu ostean
Osasunako jokalariak Belgikan kanporatu ostean / Europa Press

Jagoba Arrasate entrenatzaile bizkaitarraren Osasunak agur esan deutso kanpaina honetan Europan jokatzeko saiakerari, Conference Leagueko playoffetako itzuleran Brujasen aurka bardinduta (2-2), Sadarreko joaneko partiduan 1-2 galdu eta gero.

Jagoba Arrasateren mutilak entrenatzaileak eskatzen eban balentria gainditu eben, baina defentsan egindako bi akatsak, Mojicarenak, bi gol oparitu eutsezan etxekoei 73.ean eta 76.ean. Osasuna 16 urte geroago Europara itzultzeko atarian geratu da kolpe handia hartuta.

Talde gorritxoak, UEFAko lehen etenaldi baten aurrean kanporaketa hau jokatzeko burrukatu behar izan eban berdegunean eta ondoren bulegoetan, lehen zatian sufritzen jakin eban eta joanekoan falta izan jakon kolpea izan eban. Mojicak 0-1ekoarekin bardindu eban kanporaketa Jan Breydel Stadionen, nahiz eta etxekoek aukerak izan.

De Cuyperrek izan eban argiena, atsedenaldia baino lehenago jaurtiketa bat zutoinera bota ebanean. Ruben Peñaren erdiraketa batek Budimir sarera bidali eban etxetik urrun emondako kolpe ‘gorritxoa’ baieztatzeko, baina eusteko ordu erdi luze falta zan. Aimar Oroz eta Ruben Garcia partida kontrolau nahian sartu ziran, baina Errege Kopako finalistak Brujasi emon eutson baloia, eta honek 0-2koa emon eutson. Balentria hor egoan, baina Europako pasaporteak eragindako akatsak agertu ziran.

Thiagok 1-2koa lortu eban 73. minutuan, bigarren zutoinean bakarrik, Mojicaren markarik eta Sergio Herreraren urteerarik barik. Vila-realek lagatako atzelari kolonbiarrak be ez eban asmatu hiru minutu geroago, Olsenen golean bukatu zan baloi bat area barruan galduz. Zalaparta horrek presaka eroan eban, bisitarien aukerarik barik, Aimarren azken saiakeraraino, agur esateko deskontu luze batean desbideratuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular