Mungian hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea urriaren 1ean

Finala Miribillan (Bilbao Arena) izango da abenduaren 16an

Mungian hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea urriaren 1ean. Bilbon aurkeztu da gaur goizean, urte birik behin egiten dan txapelketea. Udabarria Bertsotan sailkapen fasean puntuazino handiena lortu eben bertsolariak arituko dira urriaren 1ean hasiko dan txapelketan. Igor Elortzak, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko lehendakaritza taldeko kideak eta lau aldiz Bizkaiko txapelduna danak, txapelketaren garrantzia azpimarratu dau, gogoratuz aurtengoa berezia izango dala 40 urte betetan dauazalako Bizkaiko Bertsolari Alkarteak.

Saio guztiak arratsaldeko bostetan

Mungian, Olalde aretoan izango da aurtengo txapelketaren lehenengo kanporaketea. Sei izango dira guztira eta danak, arratsaldeko bostetatik aurrera. Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko koordinatzaileak, egiturea azaldu dau; sei kanporaketa izango dira eta bakotxean sei bertsolarik hartuko dabe parte. Mungian, hasteko, Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena, Peru Vidal eta Txaber Altube bertsolariak arituko dira. Ondoren, hiru finalaurreko egingo dira. Kanporaketetako irabazleak eta puntu gehien lortu dabenak arituko dira honeetan aurreko finalean egon ziran bertsolariakaz batera. Lehenengo finalaurrekoa Berrizko Olakueta frontoian egingo da eta bertan izango dira Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga eta Xabat Galletebeitia. Bigarren finalaurrekoa Santurtzin izango da. Honetan, Aitor Bizkarra eta Jone Uria arituko dira. Azken finalaurrekoa Lemoan izango da eta bertan egongo dira Nerea Ibarzabal aurreko txapelduna eta Onintza Enbeita.

Sarrerak salgai

www.bertsosarrerak.eus atarian saio guztietarako sarrerak dagoz salgai, finalerako sarrerak be bai. Gogoratu finala, abenduaren 16an izango dala Bilbon, Miribillan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular