Itsasoko tenperaturaren igoereari ondoen egokitzen dabilzan arrainak txitxarroa eta berdela dira. AZTI ikerketa zentroak emondako datuen arabera txitxarroek eta berdelek berotzeari aurre egiteko migrazino-bideak aldatu eta euren ugalketa prozesua aurreratu dabe. AZTIk urte batzuk emon dauz arrain mota honeen migrazinoa eta biologia-aldaketak aztertzen. Dinoe itsasoa berotzen dan gradu bakotxeko berdelak arrautzen errutea 370 kilometro iparralderuntz eroaten dauela eta txitxarroak barritz 12 egun inguru aurreratzen dauela ugaltze prozesua.
“Ezagutza barri horreek baliagarriak dira arrantza-kudeaketako estrategiak egokitzeko eta habitaten etorkizuneko proiekzioak hobetzeko. Klima-aldaketak itsas ekosisteman izan leiken eragina aztertzea ezinbestekoa da testuinguru honetan” azpimarratu dau AZTIko Leire Ibaibarriagak, azterlanaren egileetako batek.