Ur Partzuergoak ia 5 milioi euro inbertitu dauz Amoroto eta Zuluetako urmaelean

Bizkaiko Ur Patzuergoak uretarako eta hondakin-uretarako hodiak eregiko dauz
Zuluetako urmaela / Lekeitioko Udala

Bizkaiko Ur Partzuergoak 4.873.857,84 euroren truke lizitazinora atara dauz Amoroto eta Zuluetako urmaelaren artean eroanbide bikotxeko obra bat eregiteko lanak. Egin beharreko lanak uretarako eta hondakin-uretarako hodiak eregitea dira. Lanak egin nahi dauzan enpresak irailaren 29ra arteko epea dauka proposamenak aurkezteko.

2009an amaitu zan Bizkaiko Forua Aldundiko Ingurumen Sailak larrialdi-egoeran dagoan Lekeitioko hornidurarako erregulazino-puntuazinoa egikaritzea, eta ura biltegiratzeko arro bat eregi zan, Lekeitioko eta Amorotoko udatiarrak eskatzen dauzan emoiak erreguleteko adinako edukiereagaz.

Obra horregaz batera, ur gordina puntuazino horretatik Oletako EUTEra eta Santa Barbarako EUTEra eroateko beharrezko hodiak egitea aurreikusi zan.

Zuluetako urmaela amaitu ondoren, Amoroto udalerria Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoko (BBUP) kide bihurtu zan, eta, beraz, “uren tratamentua zentralizeteko eta udal-plantak ixteko dauen politikaren arabera”, hornidurarako hasierako planteamentua baztertu zan, eta ur gordina Zuluetako urmaeletik Oletako EUTEra eroatea proposatu zan, bai eta Oletako EUTEtik udalerriraino tratautako urak bultzatea be.
Amorotokoa, Santa Barbarako lantegia deuseztatuz.

2010ean, Aldundiak obra hori amaitu eban, eta, 2019ko zemendian, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak “Amoroto eta Zuluetako puntuazinoaren arteko hoditeria bikotxeko proiektua” idazteko agindu eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular