Bizkaibizi Foru Programako bizikleta elektrikoak Barakaldon dagoz jadanik. Udalak jarri dau martxan zerbitzu hori, 15 karga-estazino martxan jarrita. 2024aren hasieran, 26 punturaino zabalduko dira Barakaldon, eta uriko auzo guztietara iritsiko dira. “Mobikortasun iraunkorrean aurrera egin behar dogu, eta, horretarako, beharrezkoa da erakundeetatik Bizkibizi bezalako programak bultzatzea, metropoli-eremuko 9 udalerriren arteko mobikortasun jasangarria ahalbidetzen dauana, horrela gure bizilagunen garraio publikoko aukerak zabalduz “, adierazo dau Amaia del Campo alkateak.
Barakaldo da Bizkaibizi zerbitzuko bizikleta elektriko gehien daukazan udalerria. Zehazki, 200 bizikleta jarriko dira herritarren zerbitzura kargeteko 26 geltokitan. Orain arte 15 dagoz aktibo, laster 16:
– Herriko Plaza – Arrontegi 7
– Zuazo – San Bartolome
– Bagatza – Beurko Barria
– Lasesarre kiroldegia – Desertu- Urban
– Lutxana – Laua
– Gurutzetako Ospitalea – Magallanes
– Burtzeña – Bakea
– Max Center – Kastrexana (Obran)
Hilebete honetan zehar eta urtarrilera arte, 10 honeek gatxeko lan egingo da:
– Botxo plaza – Askatasuna Bidea
– BEC – Arteagebeitia
– San Eloy Ospitalea – Gernikako Arbola
– Gorostiza kiroldegia – Retuerto
– Kareaga – El Regato (obra datorren astean hasiko da)