Berenguerrek puntu baliotsu bat berreskuratu dau azken minutuan (2-2)

Athleticek azkenengo minutuan bardinketea lortu dau Valentzia ausart eta gazte baten aurka
Alex Berenguer, azken minutuko gola eta bardinketea ospatzen Valentziaren aurka San Mamesen / Athletic Club

Partidu bikaina San Mamesen bi talde ausarten artean. Athleticek eta Valentziak erakutsi dabe zergaitik dagozan taularen goiko aldean, baina Athleticek eskarmentuz eta ikusleen laguntzaz jokatu eban lehen zatian, nahiz eta bigarrenean Valentziak markagailua irauli eban bi astindurekin, baina San Mameseko partiduak oso luzeak dira, eta halan erakutsi eban Athleticek. Athleticek partidua bardindu eban 97. minutuan Berenguerren golarekin.

Valentzia nagusi izeten hasi zan, zelaian oso ondo finkatuta eta lehen etorrera arriskutsuak. Hugo Duroren burukada bat langa gainetik eta Amallahren erremata bat De Marcosek aldentzen eban gol marratik, De Marcosek bere arean salbatzaile eta arerioan hiltzaile izango zan.

Baina Athleticek ez eban amore emoten eta ordu erdi pasa ondoren ‘che’ atea zulatzeko modua aurkituko eban behin betiko. Sancet eta Nico Williamsen arteko konbinazino bat izan zan aurrekaldean, musturrak De Marcos kanpotik sartzea ikusten eban, area barruan atonduz eta hegalekoak Mamardashvili jaurtiketea egiten harrapaten eban, baloia hanken artean sartu eta 1-0ekoa egin beharrean.

Valentziak ez eban gola leporatu, Unai Simonen atea bilatuz erreakzionau eban, Unai Simon handia egin zan Hugo Duroren aurrean be jaurtiketea gogorra zapuzteko, eta handik gitxira Amallahren ahotik kendu eban gola.

Atsedenaldian lortutako markagailua engainagarria izan eitekean zelaian ikusitakoa ikusita eta Valentziak bigarren zatian erakutsi eban. Eta hori Athleticek izan ebala bere botetan 2-0ekoa Dani Garciak egurrera biali zeban trailazoarekin, edo, hobeto esanda, Mamardashvilik, esferikoa langara desbideratzeko bidezkoa jo ebalako. Baina Valentziak bere astindua emongo eban Diego Lopezek Hugo Durorentzat jaurtitako kontraeraso hilgarri batean. Fran Perez bere taldekidea bakarrik ikusi eban eta aurretik jarri eutson harrobiko jokalariak Unai Simoni buruz burukoan ‘killer’ definizino batekin irabaz ezan.

1-1ekoarekin Valentziak gora egin eban eta Hugo Durok markagailua iraultzeko zorian egon zan, baina Unai Simonek oinetako baloia irauli eutson amaitzera joianean. Baina minutu batzuk gehiago beharko zituan bigarrena egiteko, beste ekintza azkar eta oso bertikal batekin Fran Perezek atzekaldeko lerroa eskuinetik irabazi eban, area zapaldu eta baloia lehen zutoinera jarri eban Hugo Duroren etorrerarako. Honek bilbotarren atea zulotu eta erremontea burutu eban.

Azken minutuei aurre egiteko aldaketa-karrusel baten ondoren, Athletic bardinketaren bila abiau zan, baina Mamardashvili atepean erraldoi bat bezala altzau zan, area barruan solte egoan edozein baloi harrapatuz eta Iñaki Williamsen burukada on bati esku bat ateraz. Athletic etsita joan zan gehitutako zortzi minutuetan, baina Valentziak oso ondo jokatzen eban erlojuagaz.

Valverderen taldea baloiak txintxilika ari zan Villalibre-ren buruaren bila, baina Berenguer izan zan, 97.ean, etxekoentzat puntu bat salbauko ebana, Mamardashviliren urteeran egindako akatsa aprobetxauz. Azkenean, denporaldi honetan Europan lehiatzeko bi hautagairen artean puntuak banatu ebazan, eta bi kluben mailako ikuskizun duina eskeini eben.

Hurrengo partidua: Kopa, eguazteneko 21:30etan, Rubiren zelaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular