Lointek Gernikak etxetik kanpoko bigarren garaipena lortu dau (55-66)

Gernikarrak ia minutu guztietan izan ziran aurretik Ancantarillan etxetik kanpo meritu handiko garaipena lortu arte
Lointek Gernikako Da Silva jokalaria Jairisen aurkako neurketean / Lointek Gernika Bizkaia

Bardintasuna zan nagusi Lointek Gernika Bizkaiaren eta Hozono Global Jairisen artean. Gernikarrak kantxaren bi aldeetan urten ziran. Gabby Nikitinaite ondo egoala erakutsi eban area lerrotik be lehen saiakera idatziz. Laia Floresen beste hiruko batek, bere jaurtiketean konfidantza hartuz doan beste batek, zurientzako lehen abantaila ona jarri eban lehen laurdenean 4-9koarekin.

Gernikarrak oso serio agiri ziran parketean. Glamourrik barik, baina lan handiagaz. Eric Surisek be fitxa mobitu eban eta Belen Arrojo Grace Bergerren gainean jarri eban zelaian, Lointek Gernikako amerikarra gelditu nahian. Bere tamainuagaz, defentsarako komodin bat da. Abby Bishopen hiruko batek bardinketa ezarri eban markagailuan eta Lucas Fernandezen hutsartea behartu eban bigarren laurdenean.

Atsedenaldi ostean, etxekoak idea argienegaz atera ziran. Barruko jokalariak bilatu nahi ebezan, batez be Maimuna Diarra, aldageletatik igaro ondoren etxekoen lehen 4 puntuak lortu ebazanak. Itziar Ariztimuñoren hirukoak Lointek Gernika Bizkaia taldeari +8koa jarri eutson. Gernikarrak ez eben errenta handitzea lorten defentsako erreboteagaitik, arazoak egozan kontroleteko eta murtziarrek bigarren aukerak eukazan jaurtiteko.

Sara Maderaren saskiratze batek lehen aldiz Lointek Gernika Bizkaiaren abantaila jarri eban hamar puntutik gora laugarren laurdenean. Tarte psikologiko ospetsu hori. Aina Ayusoren hiruko batek 44-50ekoarekin partidua bizkaitarren eskuetan jarri eban. Crystal Bradford agertu zan bere taldearen atzekalde klasikoa aterateko. Lointek Gernika Bizkaiak etxekoen erremontearen antsiedadeagaz jokatu eban azken minutuetan, pazientzia izeteko eta saskiratzeko akatsa aurkitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular