Lointek Gernikak Europako helburuak bete dauz MB Zaglebieren aurka

Malosten 78-59 irabazi eben atzo partidua
Milapie eta Berger, MB Zaglebier poloniarren aurkako partiduan / Lointek Gernika Bizkaia

Hirunaka saskiratuz, erasoko erreboteak joz, faltak ateraz, Lointek Gernika Bizkaiaren erasoko erreferente onena izanaz… Horrela irabazi eben partidua Nikitinaite eta Bradfordek.

Bradfordek, Valentzia Basket eta Montpellierren aurkako norgehiagoketan ez bezala, jokoaren irudi nasaiagoa eskeini eban, eta emonkorragoa. Partidua maila fisikoan zorrotza zan bi taldeentzat. Poloniarrak Quinn Dornstauder baloiez hornitzea bilatzen eben, area-ertzean modu eraginkorrean erabagiten ebana. Granateen galera pare batek, jaurtiketa errazak laga eutsezan poloniarrei, eta Wadouxen hirukoak Sosnowieci atsedenaldiko 37-34ra murriztea ahalbidetu eutsan.

Lointek Gernikak ez eban argirik ikusi hirugarren erasoaren hasieran. Poloniarrak aurretik jarri ziran, 37-38. Hortik aurrera, 11-0ko granate parziala. Nikitinaitek saskiratzaile rola hartzen eban, Bergerren egunik onena ez zan izan eta jokoa banatzeari ekin eutsan, Floresek bere magia alboratu eban eta ohiko lanean hasi zan.

Errenta ahalik eta gehien handitzea funtsezkoa da multzoen fasean, baina aurkariek be badakie marjinek hurrengo txandarako txartela erabagi leikiela eta ez dabe amore emon. Zempareren eta Wadoxen hirukoek Lointeki partidu on bati amaierea ez emoteko mehatxua egin eben (67-55). Baina alarma faltsua izan zan. Nikitinaitek eta Bradfordek erantzun bana emon eben eta Bergerrek errenta +20ra igon eban. Azkenean +19an geratu zan (78-59).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular