Open House jaialdiak 66 gune irekiko dauz Bilbon

La Perrera, Olabarri jauregia edo Bizkaia Dorrea nobedadeen artean dagoz
Open Houseko bisitetako bat / Bizkaia Irratia

Open House Bilbaoren zazpigarren edizinoak uriak osotzen dauen dimentsino ikugarri eta ikutuezinari buruzko hausnarketa egingo dau, arkitekturaren eta urigintzaren ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasunari buruzkoa. Open House Bilbaok uriko hirurogeita bost espazio baino gehiagoren ateak edegiko dauz. Besteak beste, Bilboko Udaletxea, Arriaga Antzokia, edo Olabarri Jauregia. Aurten 8 barrikuntza gehitu jakoz. Bizkaiko torrea, La Perrera eraikina edo Bilborock, besteak beste. 

Open programa hainbat jardueragaz osotuko da; egile-bisitak, uri-ibilaldiak, familia-tailerrak edo itsasontziko ibilpide bat. Era berean, zazpigarren edizino honetan Open pasaportea berreskuratuko da, espazio desbardinetan zehar “bidaiatzeko” aukerea emongo dauena, eta Visual Stories lehiaketea egingo da, adierazpen artistiko eta bisualen bidez uriari buruzko begirada aniztasuna erakutsiko dauena. 

Euskeraz zein gaztelaniaz programetan diran guneetako bisitetara doan sartu ahal izango da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.  Bertara sartzeko, nahikoa da eraikinera hurbiltzea, ilara gordetzea, halakorik balego, eta txandaren jan egotea. Taldeak 10-30 lagunekoak dira eta bisitek 20-45 minutu irauten dabe, espazio bakotxaren arabera. Jardueretarako aldez aurretik izena emon beharko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular