Bi milioi euro 6.000 biztanletik beherako herrietan kulturea sustatzeko

Dirulaguntzen deialdia zemendiaren 21etik 30era bitartean egongo da zabalik
Leixuri Arrizabalaga eta Imanol Pradales / Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko 6.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutako foru dirulaguntzen linea onartu dau Gobernu Kontseiluan. Dirulaguntza honeek 2023an eta 2024an kultura-ekipamenduetan inbertsinoak egiteko izango dira. Helburua kultura-jarduerea sustatzea, kulturarekiko ekitatezko iristea bermatzea, eta arte eszenikoetan, plastikoetan eta musika-geletan ekipamenduak barritzea da. Udalerri txikienek be kultura-bizitza bizia izatea bultzatu gura da.

Foru erakundeak 2.210.000 euro bideratuko dauz udaletara eta kulturako udal-erakunde autonomoetara, eta 90.000 euro udal-soziedade publikoetara. Laguntzak hainbat instalazinoetan inbertsinoak egiteko erabiliko dira, kultura-praktiketan eta kultura-zerbitzuetan, arte eszenikoetan, arte plastikoetan, musika aretoetan eta hitzaldi aretoetan.

Dirulaguntzen deialdia zemendiaren 21etik 30era bitartean egongo da zabalik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez: www.ebizkaia.eus.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular