Bilbao Basketek partidurik galdu barik amaitu dau multzoko fasea, Eskozian irabazi ostean (59-78)

Asier Fernandez harrobiko jokalariak debuta egin eban (2 puntu)
Alex Renfroe Caledoniaren aurkako partiduan / Bilbao Basket

Arrakastaz eta ezusteko barik gainditu zan izapidea, eta horixe zan kontua. Surne Bilbao Basketek partidu arraro eta deseroso horietako bati egin behar eutson aurre Eskozian. Talde bilbotarrak jokoan ezer izan barik kantxaratu zan, eta txartela duintasunez eta lasaitasunez konpontzea lortu eban (59-78). Caledonia Gladiators taldearen pistan lortutako garaipenari esker, Surne Bilbao Basketek FIBA Europe Cup-eko multzoen lehenengo fasea gainditu dau eta txapelketako 16 talde onenen artean dago.

FIBA Europe Cup-eko Top 16ko arerioak

Bulgariako Balkan Botevgrad, Alemaniako BG Gottingen eta Portugalgo Porto izango dira Surne Bilbao Basketen aurkariak FIBA Europe Cup-eko bigarren faseko K multzoan. Botevgrad A multzoko lehenengoa izan da, Surne Bilbao B multzoko lehenengoa, Gottingen I multzoko lehenengoa, eta Porto A multzoko bigarrena (lehenengo faseko hamar multzoetako bigarrenik onena).

FIBA Europa Cup-eko bigarren fasean 16 taldek jokatuko dabe, lau taldeko lau multzotan banatuta. Fasea abenduaren 6an hasi eta zezeilaren 7an amaituko da, eta multzo bakotxeko lehenengo talde biak sailkatuko dira final-laurdenetarako. Final-laurdenak, finalerdiak eta finala, joaneko eta itzulerako partiduetara jokatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude