Adu Aresek 2027ra arte barritu dau kontratua

Hegaleko jokalariak bagilean amaitzen eban kontratua

Bagilean kontratua amaitzen jaken jokalari batzuen etorkizuna argitzen segiduten dau Athleticek. Nico Williamsi eta Unai Gomezi kontratua barritu ostean, gaur Adu Aresen txandea izan da. Talde zurigorriak eta Adu Aresek akordioa lortu dabe bere kontratua hiru denboraldiz luzatzeko, 2027ko bagilaren 30era arte.

22 urteko aurrelariak igazko denboraldian debutau eban RCD Mallorcaren kontra. Ordutik 13 partidu jokatu dauz eta gol bi sartu dauz (Kopako txapelketako lehenengo kanporaketan, Rubíren kontra). Jokalari bilbotarra 2021-22 denboraldian iritsi zan Lezamara, Santutxu FC taldetik CD Basconian jokatzeko. Denboraldi horretako bigarren zatian Bilbao Athleticera igo zan.

Oscar de Marcos, Yuri Berchiche, Dani Garcia, Mikel Vesga, Ander Herrera, Peru Nolaskoain, Alex Berenguer, Iker Muniain, Raul García, Gorka Guruzeta eta Jon Morcillo dira bagilean kontratua amaitzen daben jokalari zurigorriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular