San Mamesek Rayo indartsu baten aurkako erresistentzia neurtuko dau

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu dauz Yuri Berchicheren buelteagaz

Athleticek Nico Williamsen kontratu luzapenaren albisteagaz eta Europako postuari beste jardunaldi batez eusteko ilusinoagaz ekingo deutso Rayo Vallecanoren aurkako partiduari. Hernández Maesok eta García Verdurak zuzenduko dabe Ligako hamabosgarren jardunaldia. Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu dauz: Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri Berchiche, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Nolaskoain, Prados, Adu Ares eta Unai G. Deialdiko nobedade nagusiena Yuriren bueltea da, 5 jardunaldi lesionatuta egon ostean. Talde zurigorriak talde madrildarrak San Mamesera egindako 6 bisitetatik 5 irabazi dauz.

Franciscoren taldea Bilbora bidaiatuko dau jokalari bitan zalantza jarrita; Abdul Mumin eta Aridane Hernandez. Aste honetan Abdul Mumin eta Aridane ez dira gainerakoakaz entrenau eta zalantza serioak dira. Muminek min dau iskiotibialetan eta Aridanek arazoak ditu soleoan.

«Rayo etxetik kanpoko talderik onenetarikoa da»

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini dau partiduaren aurretik, Nico Williamsen kontratu barritzetik hasita: “Aspalditik espero genduan zerbait da. Guretzat garrantzitsua da, Klubaren lasaitasunerako, bera bezalako jokalari gazteek denbora luzez iraun dezaketelako ideiarekin. Ona da eurentzat, guretzat eta erakundeak proiektatu leiken ikuspegiarentzat. Horrek mesede egiten deusku zentzu askotan, zelaian emoten dabenegaitik eta Lezaman lan egiten daben jokalariei bialtzen deutsien mezuagaitik».

Zapatu honetako aurkariari jagokonez, Valverdek talde madrildarraren etxetik kanpoko bolada ona azpimarratu dau: “Etxetik kanpoko talde onenetakoa da, 12 puntu lortu dauzelako. Real Betisen aurka bakarrik galdu dau eta hiru gol egin deutsiez. Altu presionatzen dabe, erasokorrak dira baloiaren urteeran eta erasoko jokalariak azkarrak eta erabagigarriak dira. Etxez etxeko kanpaina handia egiten ari dira». Partiduaren xehetasun guztiak zapatu honetan 15:45tatik aurrera Jokoan saioan.

DEIALDIA

Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri Berchiche, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Nolaskoain, Prados, Adu Ares eta Unai G.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00