Bizkaia Irratia

Zelan kobrau neike Bizkaia Irratiko eta Herri Irratiko saritutako loteria?

Bizkaia Irratiko 48668 zenbakiari, jokatutakoa egokitu jako; Herri Irratiaren 09203-ri, barriz, 5€ jokatutako euro bakotxeko

Bizkaia Irratiak eta Radio Popular-Herri Irratiak amaiera ona emon deutse 2023ari. Abenduaren 22ko Gabonetako Loteriaren zozketan ez jaku sari potoloa tokau, ezta bigarrena, hirugarrena, laugarrena eta bosgarren saria be ez. Baina hain egun seinalatuetan eskertzen da diru apur bat berreskuratzea. Bizkaia Irratiaren 48668 zenbakiak, 88088 sari nagusiaren amaiera bera izanda, jokatutako dirua jasoko dau bueltan. Herri Irratiaren kasuan, 09203 zenbakiak 5€-ko saria jaso dau jokatutako euro bakotxeko. Hemen azaltzen deutsuegu zelan kobrau zeinkien saria.

Zenbat irabazi dot nire dezimo edo partizipazinoagaz?

48668 zenbakiagaz, dezimo bakotxak (20€) 20€ jasotzen dauz. Partizipazino bakotxeko (5€-1€ zozketan parte hartzeko=4€) 4€ jasotzen dauz.

09203 zenbakiagaz, dezimo bakotxak (20€) 100€ jasotzen dauz. Partizipazinoen kasuan, (5€-1€ Aspanoasen alde= 4€) 20€ jasotzen dauz.

Non kobrau neike?

Dezimoak (48668 eta 09203 zenbakiak) edozein loteria-administrazinotan kobrau daitekez. Partizipazinoen kasuan, abenduaren 27tik aurrera Mungiako Loterías Maite – Administración de Lotería nº3 -en kobrau behar dira. Hauxe da Bizkaia Irratiaren eta Radio Popular-Herri Irratiaren partizipazino guztiak kobrau ahal izango dan administrazino bakarra.

Eskerrik asko gure alboan egoteagatik 2023an! Gabon zoriontsuak eta Urte barri on!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular