Apirilaren 21ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Hamabi urteotako agintaldia ohorea izan dala esan dau

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean egingo dirala iragarri dau Iñigo Urkullu lehendakariak.  Eusko Jaurlaritzako lehendakari izatea ohorea izan dala adierazi dau,  hori baino ohore handiagorik ez dauela irudikagtzen.

Hiru erizpide hartu ei ditu aintzat hauteskunde fetxea ezarteko: Jaurlaritzaren programea betetea, gizarteari agindutakoa beteteko, bigarrena hurrengo Jaurlaritzari legatu hobea iztea, eta hirugarrena euskal gizarte osoaren interes orokorra defendidutea.

Hauteskundeetarako ebazpena zezeilaren 27an argitaratuko dabe.

Fetxa hori emoteaz gain, agintean egondako urteen balantzea egin dau. Beti duintasunari eusten ahalegindu dala esan dau, Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak merezi dabelako, izan be euskal gizartearen erakunde gorenak diralako. Euskadi eta euskal herritarren interesak defendiduten ahalegindu dala nabarmendu dau, zintzotasunez eta akordioaren bidetik.

Bere hiru legealdietan 121 lege onartu dituela nagbarmendu dau, %85 oposizinoko beste alderdi batzuekin. Politikearen zentzuna horixe dala esan dau, ezbardinen arteko alkarrizketea eta alkar ulertzea.

Según ha recordado, se ha «fortalecido» el Concierto Económico, y se cuenta «con un protocolo de colaboración con la Comunidad Foral de Navarra y un Memorándum de Entendimiento con Iparralde», así como memorándums «con socios estratégicos en el mundo». «Hemos impulsado Pactos sociales en Euskadi y nos hemos adherido a objetivos de organismos internacionales», ha citado.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular